Mostrando entradas con la etiqueta Albisteak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Albisteak. Mostrar todas las entradas

2011/06/22

2.040 kilogramoko menestra bat

Argazki honetan 3,35 metroko diametroa daukan lapikoa ikus daiteke.
2011ko Maiatzaren 1ean, Tudelan 2.040 kilogramoko menestra bat egin zen eta Carmagnolan (Italian) egindako menestraren errekorra gainditzen du.
Hemen ematen zuten barazki-menestra platerra ikus daiteke.
Nahiz eta, oraindik ofiziala ez izan Tudelan egindako barazki menestrak 2.040 kilogramo pisatzen zituen, eta horrek esan nahi du, Italiako Carmagnola herrian egindako menestra baino handiagoa dela eta horregatik Guinness errekor liburuan agertuko dela. Carmagnolan egin zuten barazki menestra 1.190 kilogramokoa izan zen eta pasaden urteko Guinness errekor liburuan agertu zen. Bertan, piperrak, tomateak eta kipulak bakarrik egon ziren. Berriz, Tudelan, 500 kilogramo ilar, 625 kilogramo alkatxofa, 250 indaba zuriak, 100 kilogramo kipula eta 50 kilogramo baratxuri erabili zituzten. Oso azkar egin zuten menestra pentzatzen zutelako 60 boluntario inguru egongo zirela eta 120 boluntario agertu zirelako. Noski, boluntarioak menestraren zati eder bat jan zuten eta geratzen zen guztia beste herritarrentzat utzi zuten. Hori guztia egiteko 3,35 metro diametro zituen lapiko bat erabili zuten. Menestra egiteko goizeko lehenengo orduetatik 14:00-etararte egon ziren. Menestra prestatzen bukatu zutenenan antolatzaileek 5.000 eta 6.000 plater inguru banatu zituzten. Gainera 18 urte baino gehiago zituzten pertsonek beraien bazkaria ardoarekin edateko aukera zeukaten.
Argazkian dauden pertsonak parte hartu zuten hainbat boluntario dira.

2011/06/18

Barazkiekin bere atzamarra prestatu zuen eta jan egin zuen

2011ko Apirilaren 24an, 28 urteko mutiko batek bere atzamar bat moztu zuen, ondoren barazkiekin prestatu zuen afaltzeko jateko.

Mutiko hau ez zuen inoiz ez alkohola ez drogak hartu. Medikuek esaten dute depresio bat zuela eta horregatik bere atzamarra moztu zuela. Gizonaren depresioa, kalean eraso egin ziotenean hasi zen. Eraso egin eta gero mutikoak pentsatu zuen eraso egin zioten pertsonei atzamarrak moztea eta jatea, baina lehenengo bere atzamarrekin frogatzea erabaki zuen. Orduan, bere atzamar txikian zapateko kordoi bat lotu zuen tornikete bat egiteko. Gero, zerra bat hartu eta atzamarra moztu zuen. Hurrengo goizean ospitale batera joan zen bere atzamarra konpondu zezaten. Beste lau egun geroago bere beste hainbat atzamar mozteko gogoak izan zituen baina medikuek debekatu egin zioten. Atzamarrak mozteko gogoa izateagaatik, medikuek bere depresioaren gainean egongo dira.

2011/06/16

BARAZKIEKIN KOADROAK ASMATU DITUZTE

Azpian dauden argazkiak hainbat koadro ezaguneko bikreazioak dira barazkiekin egindakoak. Pasaden urtean Beijing-ko museo batean jarri zituzten horregatik dakigu irudi hauek benetazkoak direla. Ju Duoqi deitutako txinatar batek egin zituen. Txinatar honek gehien erabili dituen barazkiak tofua, azak, jengibrea, loto sustraiak, kulantroa eta camotea dira.


2011/06/15

Zientzialariak baieztatzen dute E.coli-a kimuetatik datorrela

2011ko ekainaren 12an, Alemanian aztertzen dauden zientzialariek baieztatu dute E.coli-a kimu kutsatuetatik datorrela.

Analisien arabera, E.coli-a Alemaniako iparraldean zegoen nekazaritza-ustiapen batetik hartutako kimu kutsatuetatik dator. Nekazaritza-ustiapen horren izena ez dute esan nahiz eta orain itxita egon. Horrek esan nahi du zientzialariak gero eta froga hobeak egiten dituztela eta gaixotasunen etorria jakitea errazagoa izango dela. E.coli-aren erruz 33 pertsona hil ziren eta 3.000 pertsona gaixotu dira. Aztertutako kimu kutsatuak familia familia baten hozkailuan zeuden eta familia horretako bi ume, aita eta ama oso gaixorik geratu ziren kimu hoiek jan zituztelako. Espainako nekazariak poz-pozik daude horrela jendea Espainako pepinoak, tomateak eta letxugak erosiko dituztelako. Jende guztia esaten du aurkikuntza hau oso garrantzitsua dela.

2011/06/08

Osasun Ministerioa jakinarazi egin du behar ba da ez dugula inoiz jakingo E.coli-a nondik datorren

2011/06/8-an, Carmen Amela, Osasun Publiko-aren zuzendaria, gaur ohartarazi du posiblea dela inoiz ez jakitea E.coli-a nondik datorren.

Bertan ere, espainako gobernuak esan du Espainian E.coli kasuren bat aurkitzen ba da prestatua dagoela erantzun koordinatu bat emateko. Beste gauza bat esan dutena, “pepinoen krisia” jasan duten nekazariei kaltea ordainduko dietela da. Amelak baieztatu du Espainian ez dela agertu E.coli-a ez ba da Alemaniako batek hona bakteria ekartzen duelako. Baina, gertatzen dena da, uda heltzen ari denez Alemaniako jendea etorriko dela eta horregatik udan zehar kontu handia eduki behar dugu, adibidez, komunera joan eta gero eskuak ondo garbitzea eta barazkiak jan baino lehen ondo garbitzea. Horrez gain, gogoratu nahi izan dute Espainako hainbat zientzialariek E.coli-a nondik datorren jakiteko ikerketetan laguntzen.

2011/06/07

Analisien arabera E.coli-a ez da soiatik etortzen

2011ko Ekainaren 7an, Alemanian oraindik ez dakite nondik datorren E.coli-a.

Ikerketan jarraitzen duen bitartean Alemanian 21 pertsona hil dira eta Suedian 1. Gero eta herrialde gehiago kritikatzen dute Alemania, esaten dutelako oso gutxi arduratzen dela E.colia dela eta. Alemanian bertan ere hainbat jende esaten du denbora gehiegi egon direla E.coli-ari kasurik egin gabe.

Iparraldeko

Alemaniako ministerioak, atzo E.coli-a soian zegoela esan zuena, gaur esan du

soian bakteria topatzeko egindako lehenengo 23 frogetan ez zegoela E.coli-aren

arrastorik. Ikerlariek esan dute oraindik soiarekin 40 froga gehiago egin behar

dituztela. Nahiz eta oraindik ez aurkitu E.coli-a nondik datorren Alemanian ez

dute gomendatzen soia jatea.

Ikerketa oso zaila izaten ari da hainbat aste daramatelako ikertzen eta momentuz ez dakitelako nondik datorren. Gainera, ministerioak jakinarazi egin du ez duela espero E.coli-a nondik datorren epe laburrean jakitea. Ikerlariek E.coli-a hainbat barazki desberdinetan egon daitekeela esan dute, eta horregaitik dela hain zaila nondik datorren jakitea. Oso zaila denez, esaten dute ikerlariak 24 ordu daudela jo ta ke lan egiten E-coli-a nondik datorren jakiteko. Beste alde batetik, E.coli-aren erruz gaixorik dagoen pertsona baten hozkailuan aurkitutako barazki eta fruituei frogak egingo dizkiete baita ere. Alemaniako gobernuak esan behar izan du Espainako pepinoak E.coli zutela esatean egin diren kalteak ordainduko dizkietela.

2011/06/06

Kamioi bateko kipula karga guztia lapurtu eta gidaria bahitzen dute
2011-ren ekainaren 1ean, hiru gaizkileek, bi gizon eta emakume batek, 225 mila dolar balio zuten kipula guztiak Amerikan saldu nahi zituzten.

Guatemalaren mugan lapurtutako kipulak saldu nahi zituzten momentuan, hainbat poliziek gaizkileak atzilotu zituzten, eta momentu hartan konturatu ziren poliziak kamioi gidaria ere bahitu zutela. Hartutako lehenengo dauten arabera, Oaxaca estatuan lapurtu zituzte kipula 45 tona. Kipula guztiak Erdi-Amerikara eraman nahi zituzten. 39 urteko bahitutako gidaria Felipe Aragón Mendoza zuen izena eta Córdovan bizi zen. Gaizkile berdinak bere beste lankide bat bahitu zuten lehenago. Mauricio García Vázquez 22 urte zituena. Felipe askatu zutean kamioi gidariak hau esan zuen, “Pasaden egunean bahitu ninduten, eta bi egun egon nintzen beraien esanetara. Baina eskerrak laster askatu nindutela eta dena bukatu dela.”

2011/06/03

Gernikako piperra eta tomatea Euskal Herriko produktu akreditatuei gehitu dira

Bilbon, Maiatzaren 30-an, Gernikako piperra eta tomatea Euskal Herriko produktu akreditatuei gehitu dituzte.

Kalitate Fundazioak berria eman zuen eta beste hainbat erakunderekin batera adostu zutela esan zuen. Bertan ere, Euskal Herriko okela eta txakolinak euskal produktu akreditatuen artean daudela esan zuten. Bilbon ere azaldu zuten, produktu akreditatuak kalitate ezinobea daukatela eta oso gomendagarria dela erostea. Beraien ustez prozezu hau oso konplikatua da egiten eta esfortzu handia behar da egiteko, horregaitik Euskal Herriko oso janari gutxi dago produktu akreditatuen artean.

2011/05/31

Hainbat herrialde Espainatik ekarritako barazkiak debekatzen dituzte

Rusia, 2011ko maitzaren 31an, beste hainbat herrialderekin elkartu zen Espainatik etorritako barazkiak debekatzeko.


Rusia, pasaden egunean, Alemania, Dinamarka, Austria, Suedia eta Txekiar Errepublikarekin elkartu zen Espainatik ekarritako barazkiak debekatzeko, batez ere pepinoak. Belgikan, ere, atzo esan zuten Espainako pepinoak debekatuko zituztela. Alemaniakoak gogorrenak izan dira eta pepinoak, tomateak eta letxugak debekatu dituzte eta herrialdean zeuden barazkiak ezin izan dituzte saldu. Espainako pepinoak eta hainbat barazki gehiago debekatu dituzte Alemaniako hainbat pertsona Espainako pepinoak jateagaitik E.coli deitzen den gaixotasun bat hartu dutelako eta horietako batzuk hil egin direlako. Espainakoek defendatzen dute Espainatik pepinoak irten zirenean oso ondo zeudela.

2011/05/22

60 tona barazkia galduta Villa Páez-en eta Betanian

Villa Páez-en barazkietan milioika euro galdu dituzte euriaren erruz, 60 tona inguru kaltetuta daude.
Villa Páez-en, Buenos Aires ondoan dagoen herri batean, produktugileek itxaropena galdu dute, beraien uzta nola galdu duten ikusi dutenean, batez ere, euriaren, hotzaren eta behe lainoaren erruz. Beraien uztez ez dago zer eginik. Batzuk ez dituzte ezta geratzen den uzta biltzen langileak kontratatzen oso garestia delako. Gainera geratzen den uzta ezin dute urbilen dagoen merkatura eraman, errepideak kaltetuta daudelako. Produktugile gehienak ez dutenez dirua irabazi ezin dute bere familia aurrera atera. Nahiz eta egoera txarra eduki, produktugile batzuek beraien uzta oinez eramaten dute urbilen dagoen merkaturarte.

Barazkiak gominoletan oztonduta

Soriako gozogile batek barazkiekin egindako lehenengo gominolak asmatu ditu ditu.

Hauek lurrean hazitako produktuekin soilik eginda daude. Gominolak haragia eta arrainarekin batera jartzeko, postre bezala edo hainbat saltsa egiteko erabil daitezke. Soriako hainbat jatetxe bakailaoa piperren gominolekin zerbitzatzen dute. Baina, beste batzuk, nahiago dituzte kipularekin egindakoak.
Gozoak asmatu dituen gozogilea Juan Carlos Lavilla deitzen da, Sorian dagoen Ágreda herrian kokatuta dagoen “Tres Chocolates” deitzen den gozodendaren jabea da. Bere herrian ospatutako azoka batera joan ondoren bururatu zitzaion gominolak egitea. Bere gozodendara joan zen eta orduak eta orduak lan egin zituen gominolak asmatu arte.

Argazki honetan gominolak asmatu dituen gozogilea eta asmatutako gominolak ikus daitezke.

2011/05/18

BOSTARREN MAILAKOEK PULEVAREN LEHIAKETAN PARTE HARTU DUTE

Gandasegi eskolako 5.b gelak irakarki bat egin dute pulevaren lehiaketan parte hartzeko. Hau ez dator bat nire gaiarekin, baina zenbat eta bisita gehiago eduki lehenago geratzen dira. Lehenengoak geratzen badira hainbat sari lortuko dituzte. Horregaitik mezedez ikus ezazue beraien bideoa eta gustoko ba duzue zuen lagunei erakutzi.


2011/05/12

ALICANTEN BOLUNTARIOAK BEHAR DIRA TOMATEEKIN ESPERIMENTU KOMERTZIAL BAT EGITEKO
Alicanteko “Miguel Hernández” unibertsitatean boluntarioak behar dira tomate tradizionalekin esperimentu komerzial bat egiteko.
Alicanten dagoen “Miguel Hernández” Unibertsitatean boluntario bezala ohiko tomate erosleak bilatzen ari dira. Hainbat froga egingo dituzte eta horietako bat hainbat tomate mota desberdin frogatzea eta baloratzea izango da. Boluntarioentzako aukera bikaina izango da hurbiletik ezagutzeko nolakoa den esperimentu komertzial bat eta “Miguel Hernández” unibertsitatearen esperimentu bat nola egiten den jakiteko.

2011/05/11

MURILLOKO PRODUKTUGILEAK BARAZKIAK OINEZ ERAMATEN DITUZTE

Madrilen kokatutako herri batean, Murillon, produktugileak barazkiak oinez eraman behar dituzte hainbat kilometro errepide batera heldu arte.

Murillon, Madrilen dagoen herri batean, Barazkiak errepidera oinez hainbat kilometro ateratzeaz gain, kamio-gidariek oso garesti kobratzen diete hurbilen dagoen hirira barazkiak eramateagatik. Herriko alkateak esan zuen “Momentuz ez ditut errepideak egiteko planak oso garestiak direlako. Baina probintziak dirua eskaintzen badigu seguraski egingo ditugula."

2011/05/09

BARAZKIEKIN EGINDAKO OGIA ASMATU DUTE

Leyla Ruizek, Bonrepóseko gozogileak bere aitarekin batera barazkiekin egindako ogia asmatu du.

Oso egokia da barazkiak gorrotatzen dituztenentzat ez delako ezer nabaritzen. Leyla Ruizek azaldu zuen, “Hainbat barazki desberdin daude, adibidez, indabak, aza, azenarioak etb. Esan daiteke oso egokia dela barazkiak jan behar dituzten pertsonentzak, dituzten pertsonentzak, esate baterako, umeentzat eta agureentzat." Beraiek asmatutako beste gozo bat croissant osasuntsua da. Arrakasta handia izan zuenez berehala hasi ziren pentsatzen beste gozo berri bat egiteko. Horregaitik egin dute barazkiekin egindako ogia.

Argazki honetan Leyla Ruiz (ogiak asmatu dituen gozogilea) ogiekin ikus daiteke.