DEFINIZIOA:
Barazkiak baratzetik hartutako elikagaiak dira, gehietan landareetatik etorritakoak, baina batzuetan onddoak dira. Lekaleak ere barazkiak dira nahiz eta kasu askotan aparte sailkatu.
Landareetan jan ahal diren atal berdeak adierazteko, berdura hitza erabiltzen da. Baina askotan “berdura” eta “barazki” hitzak ez dira bereizten, esate baterako, Frantzian (légumes) eta Ingalaterran (vegetables) ez dituzte bi hitz hauek desberdintzen. Hau da, gehienetan “berdura” eta “barazki” hitzak sinonimo bezala erabiltzen dira.
LURRA ETA KOKAPENA:
Barazkiak landatzeko lekurik hoberena toki zabal bat da, eguzkia daukana eta haizea duena, baina ezin du eduki haize gehiegirik barazkiak txarto hazten direlako. Eguzkirantz pixka bat okertuta dauden lekuak lauak direnak baino hobeak dira. Barazkientzako beste hainbat landareentzako baino garrantzitsuagoa da lurra oso ondo egotea, barazkiak kalitate hobea, tamaina handiagoa eta sapore hobeagoa duteako lurra ondo baldin badago. Barazkientzat funtsezkoa da lurrari urtero ongarriak botatzea, horrela barazkiak primeran haziko dira.
LANDAREEN SAILKAPENA:
Landareak bi talde nagusitan banatzen dira, loredunak eta loregabeak. Loredunei fanerogamoak deitzen zaie eta ugalketa hazien bidez egiten dute. Loregabeei, berriz, kriptogamoak deitzen diegu eta ugalketa esporen bidez egiten dute.
Kriptogamoak, hodi gabeak edo hodidunak izan daitezke. Hodirik gabeak goroldioak edo hepatikoak izaten dira. Hodidunak, aldiz, garoak eta ekisetoak.
Fanerogamoak, angiospermoak eta gimnospermoak izan ahal dira. Angiospermoak obuluak obulutegian gordetzen dituzte eta belarrak, zuhaitzak, landare loredunak eta zuhaixkak izan daitezke. Gimnospermoak obuluak agerian dituzte eta zuhaixkak eta zuhaitzat izaten dira.
Barazki guztiak angiospermoak dira, obuluak obulutegian dituztelako eta loreak dituztelako.

ELIKADURA:
Animaliek materia organikoak jaten dituzte, baina landareak, berriz, materia inorganikoez elikatzen dira. Landareek materia inorganikoak hostoetatik eta sustraietatik hartzen dituzte. Airetik karbono dioxidoa hartzen dute eta, aldiz, oxigenoa kanporatzen dute. Landareak, fotosintesiari esker, behar dituzten elikagaiak eratzeko kapaz dira. Fotosintesia egin ahal izateko landareek elementu berde bat daukate klorofila izenekoa. Klorofilak eguzkiko argia hartzen du fotosintesia egin ahal izateko. Fostosintesia eguzkiko argia energia kimikoan bihurtzen duen prozezu bat da.
SAILKAPENA:
Barazkiak landarean jaten dugun atalaren arabera sailka ditzakegu.
- Fruituak: Berenjenak eta piperrak.
- Bulboak: Baratxuriak, tipulak eta porruak.
- Azak: Azaburuak, brokoliak, brusselazak eta azaloreak.
- Hostoak eta zurtoin bigunak: Zerbak, txikoriak, borrajak, karduak, endibiak, eskarolak, espinakak eta letxuga.
- Inflorestzentziak: Alkatxofak.
- Reponideak: Kalabazinak, kalabaza eta pepinoak.
- Sustraiak: Arbiak, errefauak, erremolatxak eta azenarioak.
- Zurtoin gazteak: Apioak eta zainzuriak.