BARAZKIAK MOZTEKO ERAK
Mostrando entradas con la etiqueta Testu informatiboa. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Testu informatiboa. Mostrar todas las entradas
2011/06/22
2011/06/16
BARAZKIEKIN KOADROAK ASMATU DITUZTE
Azpian dauden argazkiak hainbat koadro ezaguneko bikreazioak dira barazkiekin egindakoak. Pasaden urtean Beijing-ko museo batean jarri zituzten horregatik dakigu irudi hauek benetazkoak direla. Ju Duoqi deitutako txinatar batek egin zituen. Txinatar honek gehien erabili dituen barazkiak tofua, azak, jengibrea, loto sustraiak, kulantroa eta camotea dira.
BA AL ZENEKIEN...
- Barazkiak gure ilea osasuntsu eta indartsu hazten laguntzen dutela? Barazkiak heldugabeak jaten ba dituzu ezin hobeto. Burdina ere oso ona da, ikerketa batzuen arabera barazki heldugabeak eta burdina jaten duten pertsonek ilea osasuntsuago eta indartsuago dute.
- Barazkietatik etorritako zuntza gure gorputzak ezin duela digeritu? Egia da, landareetatik, batez ere barazkietatik, etorritako zuntza gure gorputza ezin du digeritu. Gure gorputzak ezin duenez digeritu, zuntza hainbat elementutan deskonposatzen du, adibidez, gasetan edo azido koipetsuetan.
2011/06/15
BA AL ZENEKIEN...
- Barazkiak prestatzeko lehenengo olioa, gero gatza eta azkenik ozpina bota behar dela?
- Barazkiak oliba olioan egin ez gero sapore hobea dutela?
2011/06/10
BA AL ZENEKIEN...
Barazkien kolorearen arabera barazkiak bitamina eta mineral desberdinak dituztela?
Bitaminak eta mineralak gure gorputzak behar dituen bi gai dira. Gure gorputzak mineral eta bitamina gutxi behar ditu. Baina kantitate txiki horiek derrigorrez jan behar dituzu, bestela txarrago ikusiko duzu, memoria txarragoa izango duzu, haginak eta hezurrak hondatzen zaizkizu eta giltxurrunak eta bihotza gero eta txarrago izango dituzu. Bestalde, fotokimiko deitutago gai batzuk landareek dituzten gai naturalak dira eta barazkien koloreetaz arduratzen dira. Barazkiak dituzten fotokimikoen arabera mineral eta desberdinak dituzte. Horregaitik da kolorearen arabera bitamina eta mineral desberdinak dituztela.
2011/06/06
ASMAKIZUNAK
Hemen azpian barazkiei buruzko hainbat asmakizun dituzue, asmatzen badituzue, mesedez komentario bat idatz ezazue.
Frijituak ezin hobeak, purean ere gozo-gozo, tortilan bikain gaude eta etsaladan gustoko gaituzue.
Barazki berde bakartia, gu jartzen dugu entsladan.
Hainbat anai-arrebarekin leka baten barruan nago.
Barazki oso dotorea naiz, txapela berdea daramat eta soineko morea.
Landare bat gorri-gorria, gero ontzira etorria eta satsero ikaragarria.
Ikusmena zorrozteko ona naiz, untxiak jaten nau kraka-kraka, lurpetik ateratzen zait nire ile berde sorta.
Buru ederra daukat, baina atalka banatua, horregaitik behar izaten denean jaten nauzue atalka.
Lurrean erne nintzen barazki artean indarrez, geruzaka eginda nago horrelakoa naiz berez eta ni txikitzen nauena urtzen da negarrez.
2011/05/23
BARAZKIAK APAINTZEKO BIDEOAK
Hemen azpian dagoen bideoa oso interesgarria da. Era oso erraz batean pepino bati lore baten itxura nola eman ahal zaion azaltzen duelako. Nik bideo osoa ikusi dut eta 2:05 minututik ikustea gomendatzen dizuet lehenengo zatia ez baita oso interesgarria. Gustoko baduzue helbide honetan begiratzea gomendatzen dizuet, antzeko hainbat bideo ikusiko dituzuelako.
2011/05/22
BARAZKIEN ERREKORRAK
![]() |
| 2-Munduko azenariorik handiena 8,61 kilogramo pisatzen du. Baita ere John Evans-ek lortu zuen errekor hau. |
![]() |
| 3-Munduko kalabazarik handiena 766 kilogramo pisatzen du. Rode Island-en hazi zen. “Topsfield de Massachusetts” ferian aurkeztu zuten. Kalabaza honekin milaka pertsona jan ahal izango zuten. |
![]() |
| 4-Munduko pepinorik luzeena 0,9 metroko luzeera du. Alf Cobb-ek erekutsi zuen eta berak lortutako beste errekorra gainditu zuen, 0,89 metrokoa. |
![]() |
| 5- Munduko azalorerik handiena da eta 14,1 kilogramo pisatzen ditu. Beste askotan bezala Evans-ek lortu zuen errekor hau. |
![]() |
| 6- Munduko brokolirik pisutsuena 15,8 kilogramo pisatzen ditu. Errekor hau Evans-en lehenengo errekorra izan zen eta 1993. urtean lortu zuen. |
2011/05/16
BA AL ZENEKIEN...
Barazki freskoak izoztutakoak bezalako bitamina kopurua dutela?
Hau gertatzen da, supermerkatuan erosten ditugun barazki freskoak pentzatzen duguna baino zaharragoak direlako. Gertatzen dena da, barazkiak hartu eta gero, hainbat egun pasatu daitezkeeka sailkatzen eta bidaltzen dituztenean. Denbora horretan, argi eta tenperatura aldaketak hainbat elikagarri desberdin kentzen dizkiete barazkiei, esate baterako, C bitamina. Baina barazki izoztuak ere badauzkate beraien alde txarrak, adibidez, saporea desberdina daukatela. Izoztutako jakiak gutxitan daude freskoak bezain onak. Hori bai, zalantzarik gabe, barazkirik hoberenak ortutik hartu berriak dira.
Hemen azpian hobeto ulertu ahal izateko bideo bat daukazue.
Hemen azpian hobeto ulertu ahal izateko bideo bat daukazue.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)














