2011/06/06

ASMAKIZUNAK

Hemen azpian barazkiei buruzko hainbat asmakizun dituzue, asmatzen badituzue, mesedez komentario bat idatz ezazue.

     Frijituak ezin hobeak, purean ere gozo-gozo, tortilan bikain gaude eta etsaladan gustoko gaituzue.

      Barazki berde bakartia, gu jartzen dugu entsladan.

      Hainbat anai-arrebarekin leka baten barruan nago.


Barazki oso dotorea naiz, txapela berdea daramat eta soineko morea.



Landare bat gorri-gorria, gero ontzira etorria eta satsero ikaragarria.

      Txitak kantatzen du nire izenaren hasiera, zaldiak aldiz hankan darama bukatzeko era.

      Ikusmena zorrozteko ona naiz, untxiak jaten nau kraka-kraka, lurpetik ateratzen zait nire ile berde sorta.

      Buru ederra daukat, baina atalka banatua, horregaitik behar izaten denean jaten nauzue atalka.

      Lurrean erne nintzen barazki artean indarrez, geruzaka eginda nago horrelakoa naiz berez eta ni txikitzen nauena urtzen da negarrez.

No hay comentarios:

Publicar un comentario