2011/06/22

2.040 kilogramoko menestra bat

Argazki honetan 3,35 metroko diametroa daukan lapikoa ikus daiteke.
2011ko Maiatzaren 1ean, Tudelan 2.040 kilogramoko menestra bat egin zen eta Carmagnolan (Italian) egindako menestraren errekorra gainditzen du.
Hemen ematen zuten barazki-menestra platerra ikus daiteke.
Nahiz eta, oraindik ofiziala ez izan Tudelan egindako barazki menestrak 2.040 kilogramo pisatzen zituen, eta horrek esan nahi du, Italiako Carmagnola herrian egindako menestra baino handiagoa dela eta horregatik Guinness errekor liburuan agertuko dela. Carmagnolan egin zuten barazki menestra 1.190 kilogramokoa izan zen eta pasaden urteko Guinness errekor liburuan agertu zen. Bertan, piperrak, tomateak eta kipulak bakarrik egon ziren. Berriz, Tudelan, 500 kilogramo ilar, 625 kilogramo alkatxofa, 250 indaba zuriak, 100 kilogramo kipula eta 50 kilogramo baratxuri erabili zituzten. Oso azkar egin zuten menestra pentzatzen zutelako 60 boluntario inguru egongo zirela eta 120 boluntario agertu zirelako. Noski, boluntarioak menestraren zati eder bat jan zuten eta geratzen zen guztia beste herritarrentzat utzi zuten. Hori guztia egiteko 3,35 metro diametro zituen lapiko bat erabili zuten. Menestra egiteko goizeko lehenengo orduetatik 14:00-etararte egon ziren. Menestra prestatzen bukatu zutenenan antolatzaileek 5.000 eta 6.000 plater inguru banatu zituzten. Gainera 18 urte baino gehiago zituzten pertsonek beraien bazkaria ardoarekin edateko aukera zeukaten.
Argazkian dauden pertsonak parte hartu zuten hainbat boluntario dira.

No hay comentarios:

Publicar un comentario