Analisien arabera E.coli-a ez da soiatik etortzen
2011ko Ekainaren 7an, Alemanian oraindik ez dakite nondik datorren E.coli-a.
Ikerketan jarraitzen duen bitartean Alemanian 21 pertsona hil dira eta Suedian 1. Gero eta herrialde gehiago kritikatzen dute Alemania, esaten dutelako oso gutxi arduratzen dela E.colia dela eta. Alemanian bertan ere hainbat jende esaten du denbora gehiegi egon direla E.coli-ari kasurik egin gabe. Iparraldeko
Alemaniako ministerioak, atzo E.coli-a soian zegoela esan zuena, gaur esan du
soian bakteria topatzeko egindako lehenengo 23 frogetan ez zegoela E.coli-aren
arrastorik. Ikerlariek esan dute oraindik soiarekin 40 froga gehiago egin behar
dituztela. Nahiz eta oraindik ez aurkitu E.coli-a nondik datorren Alemanian ez
dute gomendatzen soia jatea.
Ikerketa oso zaila izaten ari da hainbat aste daramatelako ikertzen eta momentuz ez dakitelako nondik datorren. Gainera, ministerioak jakinarazi egin du ez duela espero E.coli-a nondik datorren epe laburrean jakitea. Ikerlariek E.coli-a hainbat barazki desberdinetan egon daitekeela esan dute, eta horregaitik dela hain zaila nondik datorren jakitea. Oso zaila denez, esaten dute ikerlariak 24 ordu daudela jo ta ke lan egiten E-coli-a nondik datorren jakiteko. Beste alde batetik, E.coli-aren erruz gaixorik dagoen pertsona baten hozkailuan aurkitutako barazki eta fruituei frogak egingo dizkiete baita ere. Alemaniako gobernuak esan behar izan du Espainako pepinoak E.coli zutela esatean egin diren kalteak ordainduko dizkietela.
Arrigarria da bi biderrez faiatzea e-koliarekin
ResponderEliminarNire ustez espainako pepinoak ez dira txarrak.
ResponderEliminarArigarria da gertatzen ari dena, baina azkenean zer da. Gaur esaten dute zeo zer eta bhiar beste bat. Azkenean esango dute zer den?
ResponderEliminarNi haserretuta nago Alemaniarrekin euro pilo bat gastatu dugulako pepinoak ez saltzen.
ResponderEliminarAinhoa niri gai hau oso polita eta interesgarria iruditu zait.
ResponderEliminar