2011/06/07

LAGUNEKIN BARATZEAN

"Ilarrek ihes egin du" ipuina hemen azpian dago. Nire uztez oso polita da eta ipuin hau ere "Lagunekin Baratzean"  liburutik hartuta dago.

Ilar amarengana doa korrika. Gauza garratzitsu bat esan nahi dio.


-Ama, amatxo! -egin dio oihu Ilarrek.


Ama Ilar lanpetuegia dago kasu egiteko. Ilartxo siestaroko gertatzen ari da.


-Orain ez, Ilar. Geroxeago.


-Baina ama, oso garratzitsua da! -esan dio Ilarrek.


-Eta ezin du itxaron? -erantzun dio amak.


Ilar tristetu egin da, burua makurtu eta alde egin du.


- Ilartxo ni baino garratzitsuagoa da. Amak ez dit sekula kasurik egiten -pentsatu du.


Ilar minberatuta, triste eta haserre dago.


-Ba orain, nire falta igarriko du. Etxetik alde egingo dut -pentsatu du-. Samuel hartu eta Babarrunen etxean geratuko naiz.


Samuel, Ilarren arrain gorria da. Ilarrek ez du bera gabe ade egingo.


Ilar ziur da Babarrunen etxean dena desberdin izango dela. Babarrunek ez du anai-arrebarik traban.


-Horrek esan nahi du Babarrunen amak kasu egingo didala -pentsatu du Ilarrek.


Hasieran, Ilarri gustatu egin zaio Babarrunen etxea. Babarrunen ama oso ona da berarekin, eta bere kontu guztiak entzuten ditu. Baina, Ilar gaizki sentitzen hasi da laster. Babarrunen etxeko gauza guztiak, bere etxekoak baino handiagoak dira. Aulkia ere handiegia da, eta mahaia altuegia.


Afaldu ondoren, Ilarrek gaileta bat eskatu du.


-Afaldu ondoren guk ez dugu gailetarik jaten -esan dio Babarrunek.


- Ah! -egin du Ilarrek. Bere etxearen falta igarotzen hasi da. Amaren eta aitaren falta. Eta Ilartxoren falta ere igarotzen hasita dago.


-Oheratzeko ordua da -esan du Babarrunek-. Zeuretzako gela bat izango duzu.


-Ez, eskerrik asko. Nire etxera noa -esan du Ilarrek.


-Zergatik? -galdetu dio Babarrunek harrituta.


- Samuelek ez du hemen gelditu nahi -erantzun dio Ilarrek.


Handik pixka batera, Ilarrek etxerako bidea hartu du.


-Azken finean ez nago hain gaizki neure etxean -pentsatu du.


Etxeko atera iritsi da, ama zain du.


-Oso berandu da -errieta egin dio-. Non ibili zara?


-Babarrunekin egon naiz, bere etxean -esan du Ilarrek.
Anak badaki Ilarrek ihes egin nahi izan duela, eta nahiko haserre dago.


-Beno, gaurtik aurrera nora zoazen eta ze ordutan itzuliko zarn esan behar didazu.


-Bai, konforme -esan dio Ilarrek, negarrez.


Eta Amak besarkada bat eman dio Ilarri.


-Oso pozik nago itzuli zarelako -esan dio-. Zatoz etxera eta gaileta bat emango dizut.



6 comentarios:

  1. Niri ipuin hauek txikitatik asko gustatzen zaizkik. Oso ondo daude Ainhoa.

    ResponderEliminar
  2. Oso polita ipuina Ainhoa!Asko Ikasten da Ipuin honetatik!

    ResponderEliminar
  3. Zelako gogoraenak!! oso ondo gogoratzen naiz lagunak baratzeko ipuinak irakurtzen genuenean. Oso politak dira.

    ResponderEliminar
  4. Bakarrik falta zaizu irakurrita ipintzea. podomaticen irakurri eta gero hemen sartu.

    ResponderEliminar