LAGUNEKIN BARATZEAN
Eguna eguzkitsua eta argitsua da. Ilar eta Babarrun, Ilarren baloi berriarekin jolasten ari dira. Oso gustura daude, Pepino eta Patata agertu diren arte.
-Bai baloi polita! -esan du Pepinok-. Gustatzen zait, bai.
-Nirea da -esan dio Ilarrek.
Pepinok baloia kendu dio.
-Begira! -esan du Pepinok. Ostiko bat eman eta, baloia urrutira bidali du.
Ilar negarrez hasi da eta, Patatak pena hartu du.
-Hori ez dago batere ondo -pentsatu du.- Ilarren baloiaren bila noa.
Patata korrika joan da baloiaren atzetik. Ilar bitartean, negar eta negar ari da. Halako batean, Azalore Jauna agertu da. Pepinok ikusi eta, alde egin du.
-Tira, tira, zer da iskanbila hau? -galdetu du Azalore Jaunak.
Ilarrek ezin izan dio erantzun, negar-zotinka ari delako. Baina eskua luzatu du Patata baloia jasotzen ari den aldera.
-Nahikoa da! - egin du ohiu Azalore Jaunak-. Ekarri baloia oraintze bertan.
Patatak, korrika itzuli eta, baloia eman dio Azalore Jaunari, honek eskerrak emango dizkiolakoan. Baina horren ordez, Azalore Jaunak sekulako errieta eman dio, Ilarren baloia hartzeagatik.
- Nik lagundu besterik ez nuen nahi! -esan dio Patatak. Berak ez dio kendu Ilarri, baina Azalore Jaunak ez dio sinetsi. Errieta egin eta, Ilar bakean uzteko agindu dio.
Patata gaixoa! Ez du gauza txarrik egin, eta hala ere, errua bota diote.

Asko gustatu zait ipuin hau
ResponderEliminarOso polita da ipuin hau, niri asko gustatu zait
ResponderEliminar