2011/06/15

BA AL ZENEKIEN...

  • Barazkiak prestatzeko lehenengo olioa, gero gatza eta azkenik ozpina bota behar dela?
Horrela egin behar da olioa lehenengo botatzerakoan, barazkiak babesten dituela eta hori egin ez gero ez dira zimeltzen.
  • Barazkiak oliba olioan egin ez gero sapore hobea dutela?
Hau gertatzen da barazkiak oliba olioarekin egitean ez direlako itsasten eta ez direlako batere koipetsuak.     
    Zientzialariak baieztatzen dute E.coli-a kimuetatik datorrela

    2011ko ekainaren 12an, Alemanian aztertzen dauden zientzialariek baieztatu dute E.coli-a kimu kutsatuetatik datorrela.

    Analisien arabera, E.coli-a Alemaniako iparraldean zegoen nekazaritza-ustiapen batetik hartutako kimu kutsatuetatik dator. Nekazaritza-ustiapen horren izena ez dute esan nahiz eta orain itxita egon. Horrek esan nahi du zientzialariak gero eta froga hobeak egiten dituztela eta gaixotasunen etorria jakitea errazagoa izango dela. E.coli-aren erruz 33 pertsona hil ziren eta 3.000 pertsona gaixotu dira. Aztertutako kimu kutsatuak familia familia baten hozkailuan zeuden eta familia horretako bi ume, aita eta ama oso gaixorik geratu ziren kimu hoiek jan zituztelako. Espainako nekazariak poz-pozik daude horrela jendea Espainako pepinoak, tomateak eta letxugak erosiko dituztelako. Jende guztia esaten du aurkikuntza hau oso garrantzitsua dela.

    2011/06/14

    TXISTEAK

    Hemen azpian barazkiei buruzko hainbat txiste dituzue.


    Zergaitik jendea jartzen ditu baratxuriak errepidean?
    Medikuek esaten dutelako zirkulaziorako onak direla.


    Zer da tomate bat kapa eta maskara batekin?
    Super tomate bat.
    Eta zer da kalabaza bat kapa eta maskara batekin?
    Kalabaza bat Super tomatez jantzia.


    Zer da zerbait berdea eta hegan egiten dakiena?
    Super letxuga bat.
    Eta zer da zerbait berdea eta narrazean ibiltzen dena?
    Super letxuga mindu bat.


    Bazen behin tomate bat eta azenario bat. Borrokan hasi ziren eta tomatea azenarioari ilea kendu zion. Azenarioa hospitalera joan zen eta medikuak azenario amari esan zion:
    -Sentitzen dut, zure semea landare bat bezala geratu da.

    2011/06/10

    BA AL ZENEKIEN...

    Barazkien kolorearen arabera barazkiak bitamina eta mineral desberdinak dituztela?

    Bitaminak eta mineralak gure gorputzak behar dituen bi gai dira. Gure gorputzak mineral eta bitamina gutxi behar ditu. Baina kantitate txiki horiek derrigorrez jan behar dituzu, bestela txarrago ikusiko duzu, memoria txarragoa izango duzu, haginak eta hezurrak hondatzen zaizkizu eta giltxurrunak eta bihotza gero eta txarrago izango dituzu. Bestalde, fotokimiko deitutago gai batzuk landareek dituzten gai naturalak dira eta barazkien koloreetaz arduratzen dira. Barazkiak dituzten fotokimikoen arabera mineral eta desberdinak dituzte. Horregaitik da kolorearen arabera bitamina eta mineral desberdinak dituztela.

    2011/06/09

    Gizaki agurgarriok:

    Eskutitz hau, gizakiok natura kutsatzen dugulako eta batez ere barazkiak kutsatze ditugulako idatzi dut. Niri ez zait ondo iruditzen, gizakiok kutsatzeaz gain ez dugula ezer egiten hori gerta ez dadin.

    Alde batetik, gizakiok ez dugu pentsatzen mundua kutzatzen ari garen bitartean guretzako txarra izan daitekeela. Pertsonek airea kutsatzen badugu aldi berean barazkiak kutsatzen ditugu eta barazkiak kutzatuz gero gaixotasunak har ditzakegu. Ez bakarrik barazkiekin, Animalekin gauza bera gertatzen da.

    Bestalde, gu ibaietara zaborra botatzen dugu eta horrela ura kutsatzen dugu. Ura kutsatu hori edozein landare ureztatzeko erabiltzen ba dugu landareak kutsatu egingo dira eta barazkiak ba dira barazki horiek jan ez gero gu kutsatu egingo gara.

    Hori guztia gutxi balitz, gu ilearentzako espraiak erabiltzerakoan airera Co2 botatzen dugu eta horrela Ozono kapa apurtzen dugu. Ozono kapa apurtzerakoan barazkiak Eguzkiaren beroa gehiago nabaritzen dute eta barazkiak ureztatzeko botatzen dugun ura eta euriko ura lurrundu egiten da. Barazkiak ur nahikoa ez ba daukate ezin izango dira ondo hazi eta kalitate txarragoa edukiko dute.

    Horregaitik, nire ustez gu gutxiago kutzatzen saiatu behar gara. Hainbat gauza eginten, este baterako, uretara zaborra ez botatzen, ilerako espraiak gutxiago erabiltzen... Lehen esan dizuedan bezala, uste dut gure aldetik gehiago jarri beharko genuela hain beste ez kutsatzeko

    Ainhoa Sánchez