BARAZKIAK MOZTEKO ERAK
Barazkiak
2011/06/22
2.040 kilogramoko menestra bat |
Argazki honetan 3,35 metroko diametroa daukan lapikoa ikus daiteke. |
Hemen ematen zuten barazki-menestra platerra ikus daiteke. |
Nahiz eta, oraindik ofiziala ez izan Tudelan egindako barazki menestrak 2.040 kilogramo pisatzen zituen, eta horrek esan nahi du, Italiako Carmagnola herrian egindako menestra baino handiagoa dela eta horregatik Guinness errekor liburuan agertuko dela. Carmagnolan egin zuten barazki menestra 1.190 kilogramokoa izan zen eta pasaden urteko Guinness errekor liburuan agertu zen. Bertan, piperrak, tomateak eta kipulak bakarrik egon ziren. Berriz, Tudelan, 500 kilogramo ilar, 625 kilogramo alkatxofa, 250 indaba zuriak, 100 kilogramo kipula eta 50 kilogramo baratxuri erabili zituzten. Oso azkar egin zuten menestra pentzatzen zutelako 60 boluntario inguru egongo zirela eta 120 boluntario agertu zirelako. Noski, boluntarioak menestraren zati eder bat jan zuten eta geratzen zen guztia beste herritarrentzat utzi zuten. Hori guztia egiteko 3,35 metro diametro zituen lapiko bat erabili zuten. Menestra egiteko goizeko lehenengo orduetatik 14:00-etararte egon ziren. Menestra prestatzen bukatu zutenenan antolatzaileek 5.000 eta 6.000 plater inguru banatu zituzten. Gainera 18 urte baino gehiago zituzten pertsonek beraien bazkaria ardoarekin edateko aukera zeukaten.
Argazkian dauden pertsonak parte hartu zuten hainbat boluntario dira. |
2011/06/18
Barazkiekin bere atzamarra prestatu zuen eta jan egin zuen
2011ko Apirilaren 24an, 28 urteko mutiko batek bere atzamar bat moztu zuen, ondoren barazkiekin prestatu zuen afaltzeko jateko.Mutiko hau ez zuen inoiz ez alkohola ez drogak hartu. Medikuek esaten dute depresio bat zuela eta horregatik bere atzamarra moztu zuela. Gizonaren depresioa, kalean eraso egin ziotenean hasi zen. Eraso egin eta gero mutikoak pentsatu zuen eraso egin zioten pertsonei atzamarrak moztea eta jatea, baina lehenengo bere atzamarrekin frogatzea erabaki zuen. Orduan, bere atzamar txikian zapateko kordoi bat lotu zuen tornikete bat egiteko. Gero, zerra bat hartu eta atzamarra moztu zuen. Hurrengo goizean ospitale batera joan zen bere atzamarra konpondu zezaten. Beste lau egun geroago bere beste hainbat atzamar mozteko gogoak izan zituen baina medikuek debekatu egin zioten. Atzamarrak mozteko gogoa izateagaatik, medikuek bere depresioaren gainean egongo dira.
2011/06/16
BARAZKIEKIN KOADROAK ASMATU DITUZTE
Azpian dauden argazkiak hainbat koadro ezaguneko bikreazioak dira barazkiekin egindakoak. Pasaden urtean Beijing-ko museo batean jarri zituzten horregatik dakigu irudi hauek benetazkoak direla. Ju Duoqi deitutako txinatar batek egin zituen. Txinatar honek gehien erabili dituen barazkiak tofua, azak, jengibrea, loto sustraiak, kulantroa eta camotea dira.
BA AL ZENEKIEN...
- Barazkiak gure ilea osasuntsu eta indartsu hazten laguntzen dutela? Barazkiak heldugabeak jaten ba dituzu ezin hobeto. Burdina ere oso ona da, ikerketa batzuen arabera barazki heldugabeak eta burdina jaten duten pertsonek ilea osasuntsuago eta indartsuago dute.
- Barazkietatik etorritako zuntza gure gorputzak ezin duela digeritu? Egia da, landareetatik, batez ere barazkietatik, etorritako zuntza gure gorputza ezin du digeritu. Gure gorputzak ezin duenez digeritu, zuntza hainbat elementutan deskonposatzen du, adibidez, gasetan edo azido koipetsuetan.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)