2011/05/30

ASPALDI HONETAN

Heme azpian olerki bat daukazue. Asier Serranok egin zuen 1994. urtean. Niri pila bat gustatu zait eta espero dut zuen gustokoa izatea.



Aspaldi honetan
sukaldeko saguak bandejaz akatuz
tomate zukua egiten saiatu naiz
eta hala ere badirudi
odol urdina dutela zainetan
—gizakiek lez—
 
egun hauetan
zizareak lagun egin ditut
baina damu dut mandragora belarrez
ez ote diren urkatuen ileak erabiliz
baleak ehizatzera joango
 
aurten bertan
armiarmekin jostatzen ikasi dut
eta jada ez zaizkit zakurren laztanak atsegin
atsegin dut mantisak
odol hotzez biktimak ahoratzen ikustea
—aitak gudan egiten zuen bezala?
 
azken batean
gizona izaten irakatsi didate
nor hil den baino lehen
nola hil den galdetzen.

1 comentario: